top of page

Soka salto saltoka

erran zaidazu ordua

ez dut ordularirik

berdin zait asmaturik

ordubata, ordubiak

hirurak, laurak, bostak seirak

zazpiak zortziak, bederatziak

hamarrak hamaikak ta hamabiak

sokan.jpg
05-5-ORDUENA

Jolas(tu) gaitezen denok

soka jokoan, soka jokoan,

haurtxo euskaldunoi, ei!

dagokigun eran, dagokigun eran,

euskara hutsean.

Bat eta bi, hiru, lau eta bost,

hamar gehiagorekin

beti dira hamabost.

04-4-HAMABOSTENA

PELLO TXOFERRAK

Sokaz beheraka zingili zangala,

matxinsaltoa bagina bezala,

trebukatzen ez bazara berehala,

hurrengo laguna sar dadila,

bai…orain!

Pello txoferrak lere atzo esan zidan lere

ea nahi nuen lere autoz ibili lere

nik esan nion lere ez nuela nahi lere

trenez ibili lere nahiago nuela lere

08-8-PEIO TXOFERRAK

Krabelintxo bat dut, (jolaskidearen izena),

ezkontzen denean, emango diot.

Ezkondu da, eman diot

eta bere senarrak kendu dio.

 

Oparitxo bat dut, (jolaskidearen izena),

elkartzen denean, emango diot.

Elkartu da, eman diot

eta bere lagunak kendu dio.

Gure gelako gora

neska mutilak gora

soka salltoan gora

gabiltza finak gora

horregatikan gora

denak goaz gora

arras lirainak gora

ta saltarinak gora

Kantauriko itsasoan olatuak goraka

itsasontzi bat irten da olatuen artean

hemendik hara handik hona

10-10-KANTAURI ITSASOA
06-6-KRABELINARENA
03-3-GURE GELAKOENA

URTXINTXATIK HARTUA

bottom of page